Perretxikoak euriaren ondoren noiz ateratzen diren
Perretxikoaren araberakoa da: azkarrenak astebete edo bi astean agertzen dira, eta motelenek hilabete baino gehiago behar dute. Eta ez du edozein euriak balio: lurrak hezetasun hori gorde behar du, tartean izozterik edo lehorterik gabe.
Astebete edo bi astean
Bizpahiru asteren buruan
Hiruzpalau asteren buruan
Hilabete baino gehiago
Zergatik ez den nahikoa euria egitea
Zaparrada batek gainazala bustitzen du eta joan egiten da. Lurrean sartu eta geratzen den urak balio du, lurra oraindik epel dagoela eta haize lehorrik edo izotzik gabe. Horregatik astebeteko euri leunak ekaitz batek baino gehiago balio du.
Begiratu: aste honetan zenbat euri egin duen, eta eremu bakoitzak nola erantzuten duen: mapa.